Emakume langilearen nazioarteko eguna aurten martxoaren 8an da. Egun honetan emakume eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzen da.
NOIZ HASI ZEN DENA?
1908ko martxoaren 8an 146 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdiarengatik molotov koktelak jaurti zizkieten.
Horregatik guztiagatik, 1910ean batzar bat antolatu eta Nazioarteko Emakumeen eguna egitea proposatu zuten.

Askok kritikatzen dute egun honen ospakizuna adieraziz ez dagoela gizonezkoaren eguna baina ez al zen hobe izango emakumeen eguna ospatuko ez balitz?
Denborak aurrera egin harren gauza asko gelditzen dira aldatzeko bizi garen gizarte honetan. Badira hainbat urte berdintasuna lortzeko borrokan gabiltzala eta esan behar da zenbait eskubide lortu ditugula berdintasunaren aldekoak baina oraindik bide luzea daukagu egiteko.
Gainera aipatzekoa da herrialde azpigaratuetan oraindik desberdintasun asko daudela emakume eta gizonezkoen artean. Horregatik han bizi diren emakumeek ez dute erreza gizarte matxista horretatik ateratzeko baina guztion artean egoera hori alda dezakegu, GUZTION ARTEAN EMAKUME ETA GIZONEZKOEN ARTEKO BERDINTASUNA LOR DEZAKEGU.

Euskal Herriko zenbait herrietan hainbat ekintza antolatu dira Nazioarteko eguna dela eta. Honen alde borrokatzera eta ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina