2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

ORAINGOAN ALDERANTZIZ!

Bart gauen Badalonan (Bartzelona) emakume bat atxilotua izan zen bere bikotekide ohiaren hilketaren errudun nagusia izateagatik. 

Hilketa gertatu den lekua, Badalonan. Argazkia: Efe

Krimena goizeko 2:50 aldera gertatu da, gizonezkoak 58 urte zituen eta bere emazte ohiarekin eta zituzten bi seme-alabekin bizi ziren bananduta egon arren. 

50 urteko hiltzaileak bizilagun bati aitortu dio esanez arma zuri batez eraso diola gizoari. Larrialdi zerbitzuak ahalegin guztiak egin arren ezin izan dute gizonezkoarekin ezer egin.



HARRITUTA ALA? 

Bart gauean etxebizitza horretan gertaturikoa jende askori bitxia irudituko zaie. Zergatik? Egia al da gure gizartean gizonezkoari leporatzen zaiola soilik biolentziaren erabilera?

Argi ikus dezekegu ez dela horrela, egia da kasu gehienetan horrela izaten dela baina ezin dugu hori oinarri gisa hartu emakumezkoari dominak jartzeko. Guztiz ulerkorra denez, bi generoen arteko berdintasuna gure gizarteko printzipio handienetako bat da, baina berdintasun hitza gutako askok ez dugu ondo asimilatu, horrexegatik egiten zaigu arrotza atzo gauean Badalonan pasatutakoa. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina