2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

BRUSELASEKO ATENTATUA



Belga hiruburuko aireportuan eta metroan izan ziren atentatuak, 35 hildako egon ziren (horietako hiru terroristak izanik) eta 200 zauritu gutxi gora behera; horietako lau espainiarrak. Metroan bonba bat jarri zuten goizeko 9:01etan lehertua izan zena eta ondorioz honek Artt's Loi-eranzko zirkulazioa eragotzi zuen. Hildako gehienak Malbeek-en izan dira (20) eta 17 egoera larrian geratu ziren.

Imagina dezakezuen bezala aste santuan pasa izanik turismoarentzat oztopo larri bat izan da. Aireportuko atentatuak eta gero hegazkinaren zain zeudenak herrira bueltatu gabe geratu beharra izan zuten, korrika desesperatuta atera ondoren aireportutik. Poliziarentzako ere ez zen lan erraza izan, bertako egoera edota “kaos” hori bideratzea. Testigoek diotenez, aireportuan odola besterik ez zegoen toki guztietan.

Berri hauek dira gure gorputza dardarka jartzen dutenak. Beldurra gure inguruan dela argi daukagu eta bere presentzia gero eta handiago dela ere. Ezin dugu sinistu gaur egun oraindik erlijioarengatik gerrak egoteak eta ideologia horiengatik jende zibila hiltzea.

Gainera azken atentatu honetan ikusi da beraien buruaz beste egitea ez zaiela axola.
Denok beldurrez bizi gara gehien bat ospakizun bereziren bat egonez gero. Europako hiriburuetan segurtasun handiagoa jarri dutela oso nabaria da baina honek bakarrik beldurra areagotzea ekartzen du.

Egoera hau amaitu behar dugu. Horretarako irtenbideetako bat Estatu Islamari armarik
ez saltzea da, nahiz eta pertsona batzuk dirua galtzen atera.


                                BORROKA DEZAGUN EGOERA HAU AMAITU DADIN!

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Exchange Tolosa-Poznan

Berna, Praga, Paris... pentsatze utsak irrikak sortzen zizkigun eta horrela igaro genituen azkeneko hilabeteak. Gogo biziekin abiatu ginen Bernarantz. Autobuseko momentuak ahaztezinak izan dira primeran pasa bai dugu berriketan, nintendoan, musika entzuten eta beste batzuk siestak egiten... baina, hori bakarrik ez, besteak hobeto ezagutzeko aukera eman digu bidai honek ere.

Berna izan zen bisitatzen genuen lehenego hiriburua eta denok adi-adi egon ginen gure irakasleak,Imanolek, emanten zituen azalpenetara. Azkeneko hau egunak pasa ahala aldatu egingo zen. Bernan geudela gehien arritu gintuena bertako prezioak izan ziren, baina hori bakarrik ez komunera joateagatik ordaindu beharra zegoen!!! Ederki igaro genuen bertan eguna eta erosketa batzuk ere egin genituen. Hiri ederra iruditu zitzaigun baina urrengo egunean bisitatuko genuen hiriarekin, Pragarekin hain zuzen ere, ez zuen aldirik.

Bigarren egunean ailegatu ginen Pragara, autobusa zentrotik metro batzuetara utzi eta bertatik hasi genuen ibilbidea, Lehenik opera ikusi genuen, gero parte zahar osoa zeharkatu, karlos zubia pasa eta gaztelura igo ginen. Hemendik aurrera, bakoitzak bere mapak hartu eta taldetan banatuta bazkaltzera eta eguerdia pasatzera joan ginen.

Arratsaldean iritsi zen denok itxoiten geunden momentua, dutxaren momentua. Ondoren, afaldu eta gaueko 12ak harte buelta bat emateko aukera izan genuen, batzuk parte zaharrera joan ziren, baina han ohikoa ematen duenez, ez ziguten taberna batzuetan sartzen utzi, eta beste batzuk autobus ondoan zegoen Mc Donals batean geratu ziren. Bertatik atera eta Poznaneko bidaia hasi genuen, batzuk gogo askorekik, beste batzuk berriz ez, eta gainera urduritasun askorekin.

Poznanera iritsi bezain laster gure urduritasuna handitzen joan zen: guraso, etxe, anaia eta leku zearo ezezagunak gutako askorentzako. Asteburua bikain igaro genuen, norbera bere kide eta hemengo lagunekin. Ikaragarrizko planak antolatu zituzten: paintball, futbol partidua, barbakoa, bolera...
Astelehena iritsi eta guztiok elkar berrikusi genuen, norberak bere bizipenak partekatu genituen aquapark batean igaroz arratsaldea. Asteartea eta asteazkena, gure azkeneko bi egunak gure familia berriekin, zearo aprobetxatu genituen azken ordu horiek gure lagun polakoekin. Beno, asteazken iluntzea iritsi zen eta gure familia eta etxeetaz agurtzea tokatzen zitzaigun. Malko, kantu eta barre ugari atzean utzita, Poznanetik alde egin genuen. Gero arte!





Berlin izan zen Poloniatik irten eta bisitatu genuen lehenengo hiriburua. Bertako leku garrantzitsuenak ikusi genituen denok batera eta gero beti bezala denbora librea izan genuen. Berlin ez zitzaigun horren ikusgarria eta ederra iruditu. Hiri erdia konponketetan zegoelako izan daiteke baina Espainiako hiriburuen oso antzekoa ere badenez  beste hiriburuek guregan sortuko inpaktua handiagoa izan zen. Baina hurrengo egunean Parisera gindoazela pentsatze hutsak zirrarak sortzen zizkigun. Eta 6ak aldera Parisera abiatu ginen!

                                           




Berlin atzean utzita, gure azken hiria ailegatu zen, agian gehien itxaron genuena. Paris. Gutako batzuk bisitatu genuen honezkero leku famatu eta polit hura, baina ziur nago gutako guztiok irrikitan geundela autobusetik jeitsi eta Eiffel Dorrea eta garaipen arkua  bezalako hainbat leku ikusteko. Mutil zein neska gehienak Eiffel dorrera igo ginen, bertan mobillak argazki politez josi genituen eta berriro ere bera. Denbora amaitzen ari zitzaigun eta denda famatu zein gustukoenak bisitatu eta berriro ere argazkiak ateratzera joan ginen. Hori bai, gutako guztiok ditugu bidai honetako argazki ugari!


                                  


Beno, gure bidaia amaitutzat eramateko momentua iritsi zen, leku guzti horiek atzean utzi eta gure etxera bueltatzeko ordua iritsi zen. Gurasoak, anai-arrebak, gure ohea, gure komuna… zenbait gauza faltan botatzen genituen eta bueltan geunden. Kilometro mordo bat egin ondoren hementxe geunden, Tolosan!