2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

Android mugikorra 3 eurotan!!!!

Mundu guztiko mugikorrik merkeena da, 3 euro bakarrik balio ditu baina honek ez du esan nahi mugikor hau txarra denik.  4" pantaila eta bi kamera ditu, Android plataformaren azkenetako bertsioa eta gainera, erosten denean, bere kargagailuarekin eta aurikularrekin dator.



Honek guztiak azkenean bere desabantailak ditu atzetik, batetik, honen atzean langile eta komertzial batzuk daude non beraien lana ez den behar bezala patua eta lan kondizioak seguraski ez dira izango behar bezain onak. 

Langile hauek giza-eskubideak ez dituztela pentsatzen dugu. Imaginatu ze kondiziotan lan egin behar duten guk gure eskura izan dezakegun 3€-ko mugikor baten gatik


Horrelako aparatuak erosten baditugu esplotazioaren alde egiten ari gara eta giza-eskubideen hausturaren alde ere. Merkea dela besterik ez zaigu axola eta ez gara pentsatzen jartzen horren atzetik egon daitezkeen ondorioetan.

Penagarria da oraindik ere multinazional ugarik bere langileak esplotatzen dituztela diru gehiagoren truk, horien bizitza axola gabe. Pentsatzen jarririk gure gizartean pertsonen bizitzak dirua baino balio gutxiago badu eta hori zentzukoa dela iruditzen zaizu? Gainera ez gara ari milioika euroren inguruan euro bat baino gutxiagoren inguruan baizik.  

Baina denok desberdinak garenez badaude merkeena autatu beharrean galestiena autatzen dutenak ere. Askok pentsatzen dute gero eta mugikor galestiagoa izan gero eta hori egin duten langilek egoera hobeagotan biziko direla baina hori beti ez da horrela izaten. 

Gainera gaur egun guztiz modan dauden mugikor hauexek ikaragarrizko salmenta prezio altuak dituzte, baina gure gizartean ezarritako joera honen bidez, gutako bakoitzak sekulako mugikorrak ditugu, gehienbat gaur egungo gazteok. 

Zergatik baloratzen dugu horrenbeste pertsona bakoitzaren aparatua?

Ikus dezakegunez, prezio askotako mugikorrak aurki ditzakegu merkatuan, zergatik jotzen dugu guztietan garestiena izatera?


2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Ezin dugu horrela segi!


Cannabis eta kokainaren landaketa eta salmenta goraka doa eta gure herrialdean Europa guztiaren %66 konfiskatu da. Kontsumoaren datuak baxuagoak izan arren larria da ere.

Ezin dugu horrela jarraitu, zerbait erabaki behar da ez dadin goraka joan eta kontsumoa eta landaketa jeitsi dadin. 2013 inkesta batek esaten duenez, helduen artean %1 kontsumitzen du cannabisa edo kokaina.

Berri hau ikusi eta gure  artean eztabaida bat sortu da oso gertukoa den gai bat iruditzen bai zaigu. Gutako guztiok ezagutzen dugu drogaren bat hartzen duen pertsonaren bat eta tamalez gero eta pertsona gehiago dira drogen kontsumismoan erortzen ari direnak.

Hau ez da ezer berria, orain dela hainbat hamarkada antzeko zerbait gertatu baitzen, garai hartako gazteria drogen menpe erori zen.

Honek guztiak pentsatzera eraman gaitu: Zergatik hartzen dituzte drogak?, zergatik erortzen dira putzu ilun horretan?...

Konklusio batera iritsi gara, pertsona bakoitza mundu bat dela alegia. Pertsona bakoitzak arrazoi desberdinak ditu egoera honetan amaitzera ekarri diotenak baina helburu bakar bat eduki behar dute buruan guztiek putzu horretatik ateratzea. Egoera hau aldatu ezean gure gazteria pikutara joango da eta gainera egoera gelditzen ez badu okertu egingo da eta gainera gero eta kontsumitzaile gehiago egongo dira.

Kontsumismo honetan erori diren pertsonek gure laguntza ere behar dute. Nahiz eta pertsona hori indartsua izan ezingo da bere kabuz putzu horretatik atera eta gure laguntza beharko du. 

Maite duzun pertsona bat horrelako egoera lazgarri batean ikustea lazgarria dela argi daukagu eta inori ez zitzaiola gustatuko bere senide edo lagun bat egoera horretan ikustea. 

Badira pertsona asko tamalez, egoera honen probetxua hartzen dutenak eta pertsona askoren bizitza pikutara botatzea axola ez diotenak. Hauei begiak zabaltzen saiatu behar gara naiz eta erraza ez izan. 

Guk ere horien alde egin dezakegu, lagundu eta ez baztertu! 


BERDINTASUNAREN alde gu ere !!


Emakume langilearen nazioarteko eguna aurten martxoaren 8an da. Egun honetan emakume eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzen da.


NOIZ HASI ZEN DENA?

1908ko martxoaren 8an 146 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdiarengatik  molotov koktelak jaurti zizkieten.

Horregatik guztiagatik, 1910ean batzar bat antolatu eta Nazioarteko Emakumeen eguna egitea proposatu zuten.


Zoritsarrez gure gizartean oso barneratua dugu gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak agerikoak bai dira gure eguneroko bizitzan. Hori dela eta denon esku dago hau guztia aldatzea ezin bai dugu pentsamendu honekin segi.


Askok kritikatzen dute egun honen ospakizuna adieraziz ez dagoela gizonezkoaren eguna baina ez al zen hobe izango emakumeen eguna ospatuko ez balitz?


Denborak aurrera egin harren gauza asko gelditzen dira aldatzeko bizi garen gizarte honetan. Badira hainbat urte berdintasuna lortzeko borrokan gabiltzala eta esan behar da zenbait eskubide lortu ditugula berdintasunaren aldekoak baina oraindik bide luzea daukagu egiteko.

Gainera aipatzekoa da herrialde azpigaratuetan oraindik desberdintasun asko daudela emakume eta gizonezkoen artean. Horregatik han bizi diren emakumeek ez dute erreza gizarte matxista horretatik ateratzeko baina guztion artean egoera hori alda dezakegu, GUZTION ARTEAN EMAKUME ETA GIZONEZKOEN ARTEKO BERDINTASUNA LOR DEZAKEGU.

Euskal Herriko zenbait herrietan hainbat ekintza antolatu dira Nazioarteko eguna dela eta. Honen alde borrokatzera eta ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

                                              Ekintzak 

Gogora dezagun nola  bizi izan zen Nazioarteko Emakumeen eguna lehengo urtean.


ORAINGOAN ALDERANTZIZ!

Bart gauen Badalonan (Bartzelona) emakume bat atxilotua izan zen bere bikotekide ohiaren hilketaren errudun nagusia izateagatik. 

Hilketa gertatu den lekua, Badalonan. Argazkia: Efe

Krimena goizeko 2:50 aldera gertatu da, gizonezkoak 58 urte zituen eta bere emazte ohiarekin eta zituzten bi seme-alabekin bizi ziren bananduta egon arren. 

50 urteko hiltzaileak bizilagun bati aitortu dio esanez arma zuri batez eraso diola gizoari. Larrialdi zerbitzuak ahalegin guztiak egin arren ezin izan dute gizonezkoarekin ezer egin.



HARRITUTA ALA? 

Bart gauean etxebizitza horretan gertaturikoa jende askori bitxia irudituko zaie. Zergatik? Egia al da gure gizartean gizonezkoari leporatzen zaiola soilik biolentziaren erabilera?

Argi ikus dezekegu ez dela horrela, egia da kasu gehienetan horrela izaten dela baina ezin dugu hori oinarri gisa hartu emakumezkoari dominak jartzeko. Guztiz ulerkorra denez, bi generoen arteko berdintasuna gure gizarteko printzipio handienetako bat da, baina berdintasun hitza gutako askok ez dugu ondo asimilatu, horrexegatik egiten zaigu arrotza atzo gauean Badalonan pasatutakoa.