2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

30 URTEKO GIZONEZKO BAT HIL DA OVIEDON ETXEGABETZEARENGATIK

Polizia gaztearen etxean agertu zenean, gazteak lehenengoan ez zuen atea irekitzeko asmorik, beraz polizi patrulla baten beharra izan zueten. Patrulla denbora dexente egon hostean ordea lortu zuten atea irekitzea. Hasiera batean onartu zuela zirudien etxekaleratzea baina segituan aldatu zuen bere jarrera eta polizia baten gainera bota zen. Polizietako bati kozka egin zion.


Irakurri berri duzuen bezalaxe 30 urteko gazte bat hil da. Arratsaldean kaleratua izan zen bere etxetik eta poliziari hozka egin hostean gizonezkoa HUCA-ra eraman zuten. Polizia agentea gazteak antsietate maila altua zuela jabetu hostean, bere heriotzaren berri izan zuten.


Patrullak azkenean etxetik ateratzea lortu zutenean gizonezkoa eta komisarirako bidean nabaritu zuten gizonezkoa ez zegoela guztiz ondo, antsietate handia zuela nabaritu zuten eta sufritzen ari zela. Horrela bada, segituan (HUCA) ospitalera transladatua izan zen.

Ospitalean gizonezkoak 20minutu pasa ondoren, medikuek poliziak jakinarazi zituzten bere heriotzaz.

Berri honek aho-bete hortz utzi gaitu. Nola liteke gizonezko bat berea den zerbait defendatzearengatik, bere etxebizitza hain zuzen ere, heriotzean amaitzea.

Ez zaigu justua iruditzen langabezian edota beste arrazoiengatik dirurik gabe geratu eta duten gauza bakarra, bere etxebizitza kentzea eta kale gorrian uztea. Gainera ez die axola adinak bai haur, gazte edo adin handiko pertsona izan.

Guztion artean hau geldiarazi dezakegu, denon indarrak batu besterik ez daukagu. Pertsona hauek gure laguntza behar dute, besterik ez bai dute. Ez pentsatu zure laguntza alferrikakoa denik ez bai da egia guztiok egoera honen aurka joan ez gero lortuko dugu injustizia hau geldiaraztea.




Denok ditugu GIZA-ESKUBIDEAK!!!

Nelson Mandela arraza arteko berdintasunaren ikur, mundu askeago eta bidezkoago baten aldeko borrokaren aitzindari eta 250 sari baino gehiago jasotako ekintzailea da.

'Aske izatea ez da soilik norberaren kateak askatzea. Gainerakoen askatasuna errespetatuz eta bermatuz bizitzea da aske izatea'

'Gorroto dut arrazakeria, basatia da, datorren lekutik datorrela: berdin da gizon zuri batengandik edo beltz batengandik datorren'

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

BERRIRO ERE ZURE BOTOA EMATERA!!


Guztiok dakigunez eta azken egunetan komunikabide guztietan ikusi dugun bezala hauteskunde berriak antolatuko dira Espainian, hain zuzen ere ekainaren 26an, orain arte ezin izan bai da pakturik lortu alderdi politikoen artean. Hori dela eta berriro ere  gure botoa ematera joan beharko dugu, baina zoritxarrez ez da egoera honetatik atera dezakegun desabantaila handi eta kezkagarriena. Pentsatzen jarri al zara zer nolako kostua suposatzen duen hauteskunde berri batzuk antolatzeak?

Nahiz  eta alderdi politikoek gastuak murriztuko dituztela adierazi diguten badakigu ez dela horrela izango eta arka publikoan dagoen dirua xahutuko dutela beraien kanpainetan. Zenbait ikerketei esker badakigu lehengo urteko haustekundeetan 130 milioi euro gastatu zirela, datu hauexek ondo aztertutrik, orduan zer erabiliko dute bada alderdi politiko desberdinek beraien kanpaina egiteko? Diru publiko hori geurea da, eta ziurrenik gutako asko ez gaude ados erabaki desorekatu horrekin.


Argi dago gure hauetako alderdi politiko batek boterea irabaziko duela hurrengo hauteskundeak igaro ondoren. Baina pentsatzen jarri eta gero, zer gobernu mota edukiko dugu, orain arte ez badira haien artean ados jarri, zer egingo dute erabaki indartsu bat hartu behar dutenean?


Diru kontuak eta barne direla, botoa eskura dugun guztiok geure botoa aurkeztea da aukerarik hoberena, argi eta garbi bai dago gure ideologiarengatik borrokatu behar dugula.

Bota ezazu askatasun guztiz!




2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

BRUSELASEKO ATENTATUA



Belga hiruburuko aireportuan eta metroan izan ziren atentatuak, 35 hildako egon ziren (horietako hiru terroristak izanik) eta 200 zauritu gutxi gora behera; horietako lau espainiarrak. Metroan bonba bat jarri zuten goizeko 9:01etan lehertua izan zena eta ondorioz honek Artt's Loi-eranzko zirkulazioa eragotzi zuen. Hildako gehienak Malbeek-en izan dira (20) eta 17 egoera larrian geratu ziren.

Imagina dezakezuen bezala aste santuan pasa izanik turismoarentzat oztopo larri bat izan da. Aireportuko atentatuak eta gero hegazkinaren zain zeudenak herrira bueltatu gabe geratu beharra izan zuten, korrika desesperatuta atera ondoren aireportutik. Poliziarentzako ere ez zen lan erraza izan, bertako egoera edota “kaos” hori bideratzea. Testigoek diotenez, aireportuan odola besterik ez zegoen toki guztietan.

Berri hauek dira gure gorputza dardarka jartzen dutenak. Beldurra gure inguruan dela argi daukagu eta bere presentzia gero eta handiago dela ere. Ezin dugu sinistu gaur egun oraindik erlijioarengatik gerrak egoteak eta ideologia horiengatik jende zibila hiltzea.

Gainera azken atentatu honetan ikusi da beraien buruaz beste egitea ez zaiela axola.
Denok beldurrez bizi gara gehien bat ospakizun bereziren bat egonez gero. Europako hiriburuetan segurtasun handiagoa jarri dutela oso nabaria da baina honek bakarrik beldurra areagotzea ekartzen du.

Egoera hau amaitu behar dugu. Horretarako irtenbideetako bat Estatu Islamari armarik
ez saltzea da, nahiz eta pertsona batzuk dirua galtzen atera.


                                BORROKA DEZAGUN EGOERA HAU AMAITU DADIN!

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Exchange Tolosa-Poznan

Berna, Praga, Paris... pentsatze utsak irrikak sortzen zizkigun eta horrela igaro genituen azkeneko hilabeteak. Gogo biziekin abiatu ginen Bernarantz. Autobuseko momentuak ahaztezinak izan dira primeran pasa bai dugu berriketan, nintendoan, musika entzuten eta beste batzuk siestak egiten... baina, hori bakarrik ez, besteak hobeto ezagutzeko aukera eman digu bidai honek ere.

Berna izan zen bisitatzen genuen lehenego hiriburua eta denok adi-adi egon ginen gure irakasleak,Imanolek, emanten zituen azalpenetara. Azkeneko hau egunak pasa ahala aldatu egingo zen. Bernan geudela gehien arritu gintuena bertako prezioak izan ziren, baina hori bakarrik ez komunera joateagatik ordaindu beharra zegoen!!! Ederki igaro genuen bertan eguna eta erosketa batzuk ere egin genituen. Hiri ederra iruditu zitzaigun baina urrengo egunean bisitatuko genuen hiriarekin, Pragarekin hain zuzen ere, ez zuen aldirik.

Bigarren egunean ailegatu ginen Pragara, autobusa zentrotik metro batzuetara utzi eta bertatik hasi genuen ibilbidea, Lehenik opera ikusi genuen, gero parte zahar osoa zeharkatu, karlos zubia pasa eta gaztelura igo ginen. Hemendik aurrera, bakoitzak bere mapak hartu eta taldetan banatuta bazkaltzera eta eguerdia pasatzera joan ginen.

Arratsaldean iritsi zen denok itxoiten geunden momentua, dutxaren momentua. Ondoren, afaldu eta gaueko 12ak harte buelta bat emateko aukera izan genuen, batzuk parte zaharrera joan ziren, baina han ohikoa ematen duenez, ez ziguten taberna batzuetan sartzen utzi, eta beste batzuk autobus ondoan zegoen Mc Donals batean geratu ziren. Bertatik atera eta Poznaneko bidaia hasi genuen, batzuk gogo askorekik, beste batzuk berriz ez, eta gainera urduritasun askorekin.

Poznanera iritsi bezain laster gure urduritasuna handitzen joan zen: guraso, etxe, anaia eta leku zearo ezezagunak gutako askorentzako. Asteburua bikain igaro genuen, norbera bere kide eta hemengo lagunekin. Ikaragarrizko planak antolatu zituzten: paintball, futbol partidua, barbakoa, bolera...
Astelehena iritsi eta guztiok elkar berrikusi genuen, norberak bere bizipenak partekatu genituen aquapark batean igaroz arratsaldea. Asteartea eta asteazkena, gure azkeneko bi egunak gure familia berriekin, zearo aprobetxatu genituen azken ordu horiek gure lagun polakoekin. Beno, asteazken iluntzea iritsi zen eta gure familia eta etxeetaz agurtzea tokatzen zitzaigun. Malko, kantu eta barre ugari atzean utzita, Poznanetik alde egin genuen. Gero arte!





Berlin izan zen Poloniatik irten eta bisitatu genuen lehenengo hiriburua. Bertako leku garrantzitsuenak ikusi genituen denok batera eta gero beti bezala denbora librea izan genuen. Berlin ez zitzaigun horren ikusgarria eta ederra iruditu. Hiri erdia konponketetan zegoelako izan daiteke baina Espainiako hiriburuen oso antzekoa ere badenez  beste hiriburuek guregan sortuko inpaktua handiagoa izan zen. Baina hurrengo egunean Parisera gindoazela pentsatze hutsak zirrarak sortzen zizkigun. Eta 6ak aldera Parisera abiatu ginen!

                                           




Berlin atzean utzita, gure azken hiria ailegatu zen, agian gehien itxaron genuena. Paris. Gutako batzuk bisitatu genuen honezkero leku famatu eta polit hura, baina ziur nago gutako guztiok irrikitan geundela autobusetik jeitsi eta Eiffel Dorrea eta garaipen arkua  bezalako hainbat leku ikusteko. Mutil zein neska gehienak Eiffel dorrera igo ginen, bertan mobillak argazki politez josi genituen eta berriro ere bera. Denbora amaitzen ari zitzaigun eta denda famatu zein gustukoenak bisitatu eta berriro ere argazkiak ateratzera joan ginen. Hori bai, gutako guztiok ditugu bidai honetako argazki ugari!


                                  


Beno, gure bidaia amaitutzat eramateko momentua iritsi zen, leku guzti horiek atzean utzi eta gure etxera bueltatzeko ordua iritsi zen. Gurasoak, anai-arrebak, gure ohea, gure komuna… zenbait gauza faltan botatzen genituen eta bueltan geunden. Kilometro mordo bat egin ondoren hementxe geunden, Tolosan!

2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

Android mugikorra 3 eurotan!!!!

Mundu guztiko mugikorrik merkeena da, 3 euro bakarrik balio ditu baina honek ez du esan nahi mugikor hau txarra denik.  4" pantaila eta bi kamera ditu, Android plataformaren azkenetako bertsioa eta gainera, erosten denean, bere kargagailuarekin eta aurikularrekin dator.



Honek guztiak azkenean bere desabantailak ditu atzetik, batetik, honen atzean langile eta komertzial batzuk daude non beraien lana ez den behar bezala patua eta lan kondizioak seguraski ez dira izango behar bezain onak. 

Langile hauek giza-eskubideak ez dituztela pentsatzen dugu. Imaginatu ze kondiziotan lan egin behar duten guk gure eskura izan dezakegun 3€-ko mugikor baten gatik


Horrelako aparatuak erosten baditugu esplotazioaren alde egiten ari gara eta giza-eskubideen hausturaren alde ere. Merkea dela besterik ez zaigu axola eta ez gara pentsatzen jartzen horren atzetik egon daitezkeen ondorioetan.

Penagarria da oraindik ere multinazional ugarik bere langileak esplotatzen dituztela diru gehiagoren truk, horien bizitza axola gabe. Pentsatzen jarririk gure gizartean pertsonen bizitzak dirua baino balio gutxiago badu eta hori zentzukoa dela iruditzen zaizu? Gainera ez gara ari milioika euroren inguruan euro bat baino gutxiagoren inguruan baizik.  

Baina denok desberdinak garenez badaude merkeena autatu beharrean galestiena autatzen dutenak ere. Askok pentsatzen dute gero eta mugikor galestiagoa izan gero eta hori egin duten langilek egoera hobeagotan biziko direla baina hori beti ez da horrela izaten. 

Gainera gaur egun guztiz modan dauden mugikor hauexek ikaragarrizko salmenta prezio altuak dituzte, baina gure gizartean ezarritako joera honen bidez, gutako bakoitzak sekulako mugikorrak ditugu, gehienbat gaur egungo gazteok. 

Zergatik baloratzen dugu horrenbeste pertsona bakoitzaren aparatua?

Ikus dezakegunez, prezio askotako mugikorrak aurki ditzakegu merkatuan, zergatik jotzen dugu guztietan garestiena izatera?


2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Ezin dugu horrela segi!


Cannabis eta kokainaren landaketa eta salmenta goraka doa eta gure herrialdean Europa guztiaren %66 konfiskatu da. Kontsumoaren datuak baxuagoak izan arren larria da ere.

Ezin dugu horrela jarraitu, zerbait erabaki behar da ez dadin goraka joan eta kontsumoa eta landaketa jeitsi dadin. 2013 inkesta batek esaten duenez, helduen artean %1 kontsumitzen du cannabisa edo kokaina.

Berri hau ikusi eta gure  artean eztabaida bat sortu da oso gertukoa den gai bat iruditzen bai zaigu. Gutako guztiok ezagutzen dugu drogaren bat hartzen duen pertsonaren bat eta tamalez gero eta pertsona gehiago dira drogen kontsumismoan erortzen ari direnak.

Hau ez da ezer berria, orain dela hainbat hamarkada antzeko zerbait gertatu baitzen, garai hartako gazteria drogen menpe erori zen.

Honek guztiak pentsatzera eraman gaitu: Zergatik hartzen dituzte drogak?, zergatik erortzen dira putzu ilun horretan?...

Konklusio batera iritsi gara, pertsona bakoitza mundu bat dela alegia. Pertsona bakoitzak arrazoi desberdinak ditu egoera honetan amaitzera ekarri diotenak baina helburu bakar bat eduki behar dute buruan guztiek putzu horretatik ateratzea. Egoera hau aldatu ezean gure gazteria pikutara joango da eta gainera egoera gelditzen ez badu okertu egingo da eta gainera gero eta kontsumitzaile gehiago egongo dira.

Kontsumismo honetan erori diren pertsonek gure laguntza ere behar dute. Nahiz eta pertsona hori indartsua izan ezingo da bere kabuz putzu horretatik atera eta gure laguntza beharko du. 

Maite duzun pertsona bat horrelako egoera lazgarri batean ikustea lazgarria dela argi daukagu eta inori ez zitzaiola gustatuko bere senide edo lagun bat egoera horretan ikustea. 

Badira pertsona asko tamalez, egoera honen probetxua hartzen dutenak eta pertsona askoren bizitza pikutara botatzea axola ez diotenak. Hauei begiak zabaltzen saiatu behar gara naiz eta erraza ez izan. 

Guk ere horien alde egin dezakegu, lagundu eta ez baztertu!