2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Ezin dugu horrela segi!


Cannabis eta kokainaren landaketa eta salmenta goraka doa eta gure herrialdean Europa guztiaren %66 konfiskatu da. Kontsumoaren datuak baxuagoak izan arren larria da ere.

Ezin dugu horrela jarraitu, zerbait erabaki behar da ez dadin goraka joan eta kontsumoa eta landaketa jeitsi dadin. 2013 inkesta batek esaten duenez, helduen artean %1 kontsumitzen du cannabisa edo kokaina.

Berri hau ikusi eta gure  artean eztabaida bat sortu da oso gertukoa den gai bat iruditzen bai zaigu. Gutako guztiok ezagutzen dugu drogaren bat hartzen duen pertsonaren bat eta tamalez gero eta pertsona gehiago dira drogen kontsumismoan erortzen ari direnak.

Hau ez da ezer berria, orain dela hainbat hamarkada antzeko zerbait gertatu baitzen, garai hartako gazteria drogen menpe erori zen.

Honek guztiak pentsatzera eraman gaitu: Zergatik hartzen dituzte drogak?, zergatik erortzen dira putzu ilun horretan?...

Konklusio batera iritsi gara, pertsona bakoitza mundu bat dela alegia. Pertsona bakoitzak arrazoi desberdinak ditu egoera honetan amaitzera ekarri diotenak baina helburu bakar bat eduki behar dute buruan guztiek putzu horretatik ateratzea. Egoera hau aldatu ezean gure gazteria pikutara joango da eta gainera egoera gelditzen ez badu okertu egingo da eta gainera gero eta kontsumitzaile gehiago egongo dira.

Kontsumismo honetan erori diren pertsonek gure laguntza ere behar dute. Nahiz eta pertsona hori indartsua izan ezingo da bere kabuz putzu horretatik atera eta gure laguntza beharko du. 

Maite duzun pertsona bat horrelako egoera lazgarri batean ikustea lazgarria dela argi daukagu eta inori ez zitzaiola gustatuko bere senide edo lagun bat egoera horretan ikustea. 

Badira pertsona asko tamalez, egoera honen probetxua hartzen dutenak eta pertsona askoren bizitza pikutara botatzea axola ez diotenak. Hauei begiak zabaltzen saiatu behar gara naiz eta erraza ez izan. 

Guk ere horien alde egin dezakegu, lagundu eta ez baztertu! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina