2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

Android mugikorra 3 eurotan!!!!

Mundu guztiko mugikorrik merkeena da, 3 euro bakarrik balio ditu baina honek ez du esan nahi mugikor hau txarra denik.  4" pantaila eta bi kamera ditu, Android plataformaren azkenetako bertsioa eta gainera, erosten denean, bere kargagailuarekin eta aurikularrekin dator.



Honek guztiak azkenean bere desabantailak ditu atzetik, batetik, honen atzean langile eta komertzial batzuk daude non beraien lana ez den behar bezala patua eta lan kondizioak seguraski ez dira izango behar bezain onak. 

Langile hauek giza-eskubideak ez dituztela pentsatzen dugu. Imaginatu ze kondiziotan lan egin behar duten guk gure eskura izan dezakegun 3€-ko mugikor baten gatik


Horrelako aparatuak erosten baditugu esplotazioaren alde egiten ari gara eta giza-eskubideen hausturaren alde ere. Merkea dela besterik ez zaigu axola eta ez gara pentsatzen jartzen horren atzetik egon daitezkeen ondorioetan.

Penagarria da oraindik ere multinazional ugarik bere langileak esplotatzen dituztela diru gehiagoren truk, horien bizitza axola gabe. Pentsatzen jarririk gure gizartean pertsonen bizitzak dirua baino balio gutxiago badu eta hori zentzukoa dela iruditzen zaizu? Gainera ez gara ari milioika euroren inguruan euro bat baino gutxiagoren inguruan baizik.  

Baina denok desberdinak garenez badaude merkeena autatu beharrean galestiena autatzen dutenak ere. Askok pentsatzen dute gero eta mugikor galestiagoa izan gero eta hori egin duten langilek egoera hobeagotan biziko direla baina hori beti ez da horrela izaten. 

Gainera gaur egun guztiz modan dauden mugikor hauexek ikaragarrizko salmenta prezio altuak dituzte, baina gure gizartean ezarritako joera honen bidez, gutako bakoitzak sekulako mugikorrak ditugu, gehienbat gaur egungo gazteok. 

Zergatik baloratzen dugu horrenbeste pertsona bakoitzaren aparatua?

Ikus dezakegunez, prezio askotako mugikorrak aurki ditzakegu merkatuan, zergatik jotzen dugu guztietan garestiena izatera?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina