2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

BRUSELASEKO ATENTATUA



Belga hiruburuko aireportuan eta metroan izan ziren atentatuak, 35 hildako egon ziren (horietako hiru terroristak izanik) eta 200 zauritu gutxi gora behera; horietako lau espainiarrak. Metroan bonba bat jarri zuten goizeko 9:01etan lehertua izan zena eta ondorioz honek Artt's Loi-eranzko zirkulazioa eragotzi zuen. Hildako gehienak Malbeek-en izan dira (20) eta 17 egoera larrian geratu ziren.

Imagina dezakezuen bezala aste santuan pasa izanik turismoarentzat oztopo larri bat izan da. Aireportuko atentatuak eta gero hegazkinaren zain zeudenak herrira bueltatu gabe geratu beharra izan zuten, korrika desesperatuta atera ondoren aireportutik. Poliziarentzako ere ez zen lan erraza izan, bertako egoera edota “kaos” hori bideratzea. Testigoek diotenez, aireportuan odola besterik ez zegoen toki guztietan.

Berri hauek dira gure gorputza dardarka jartzen dutenak. Beldurra gure inguruan dela argi daukagu eta bere presentzia gero eta handiago dela ere. Ezin dugu sinistu gaur egun oraindik erlijioarengatik gerrak egoteak eta ideologia horiengatik jende zibila hiltzea.

Gainera azken atentatu honetan ikusi da beraien buruaz beste egitea ez zaiela axola.
Denok beldurrez bizi gara gehien bat ospakizun bereziren bat egonez gero. Europako hiriburuetan segurtasun handiagoa jarri dutela oso nabaria da baina honek bakarrik beldurra areagotzea ekartzen du.

Egoera hau amaitu behar dugu. Horretarako irtenbideetako bat Estatu Islamari armarik
ez saltzea da, nahiz eta pertsona batzuk dirua galtzen atera.


                                BORROKA DEZAGUN EGOERA HAU AMAITU DADIN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina