2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

BERRIRO ERE ZURE BOTOA EMATERA!!


Guztiok dakigunez eta azken egunetan komunikabide guztietan ikusi dugun bezala hauteskunde berriak antolatuko dira Espainian, hain zuzen ere ekainaren 26an, orain arte ezin izan bai da pakturik lortu alderdi politikoen artean. Hori dela eta berriro ere  gure botoa ematera joan beharko dugu, baina zoritxarrez ez da egoera honetatik atera dezakegun desabantaila handi eta kezkagarriena. Pentsatzen jarri al zara zer nolako kostua suposatzen duen hauteskunde berri batzuk antolatzeak?

Nahiz  eta alderdi politikoek gastuak murriztuko dituztela adierazi diguten badakigu ez dela horrela izango eta arka publikoan dagoen dirua xahutuko dutela beraien kanpainetan. Zenbait ikerketei esker badakigu lehengo urteko haustekundeetan 130 milioi euro gastatu zirela, datu hauexek ondo aztertutrik, orduan zer erabiliko dute bada alderdi politiko desberdinek beraien kanpaina egiteko? Diru publiko hori geurea da, eta ziurrenik gutako asko ez gaude ados erabaki desorekatu horrekin.


Argi dago gure hauetako alderdi politiko batek boterea irabaziko duela hurrengo hauteskundeak igaro ondoren. Baina pentsatzen jarri eta gero, zer gobernu mota edukiko dugu, orain arte ez badira haien artean ados jarri, zer egingo dute erabaki indartsu bat hartu behar dutenean?


Diru kontuak eta barne direla, botoa eskura dugun guztiok geure botoa aurkeztea da aukerarik hoberena, argi eta garbi bai dago gure ideologiarengatik borrokatu behar dugula.

Bota ezazu askatasun guztiz!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina